XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nere masailak kaiolako atetxoa zabaltzen ari nintzela.

Berehala aldegin zuen karnabak hurbilen zuen haritzera.

Bai eta oso denbora gutxi pasatu eta gero kantuan hasi.

Barru-barrutik sortu zitzaidan irriparra, eta eskugainarekin bi malkoak xurkatu nituen.

Pozik nengoen zuhaitzetan zebiltzen txoriei begira, pozik nere karnabaren kanta alaia entzunaz.

Eta honela esan zidan ordurarte isilik egona zen aitak:

- Nik ere, zure adinekoa nintzenean, txori bat eduki nahi izan nuen.

Kaiolara sartu eta gutxira gaixotu zen.

Aita zenak, zure aitonak, txori hark sendabide bakarra zuela esan zidan, askatasuna alegia.

Hementxe, harizti honetanxe, askatu nuen, eta geroztik dago kaiola hutsa nere gelako hormetan eskegita.

- Nik ere nere gelan gordeko dut kaiola hau beti, gogoan gordetzeko txoriek ez dutela kaiola barnean bizi nahi.

Aitak eskua bizkarrean jarri zidan, eta horrela, adiskidetasunean, etxeratu ginen.